Monday, October 31, 2016

II. Onomastika Topaketan Amurrion

https://onomastika.org/2016/10/24/onomastika-elkartea-ii-onomastika-topaketan-amurrion/

Onomastika Elkarteak Amurrion azaroaren 5ean burutuko den II. Onomastika Topaketan parte hartuko du. Programa oso interesgarria prestatu du bertako Aztarna taldeak Amurrioko udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta gure elkartearen laguntzaz. Irekiera ofizialaren ondoren, David Peterson Erdi Aroko dokumentazioko toponimia arabarraz mintzatu zaigu. Bigarrenik, Ander Rosek Satznamen direlakoez eta Donemiliagako rejako –zaha eta –dui nukleonimoei buruz hitz egingo du. Suspertzeko atsedenaldiaren aurretik Ricardo Cierbide Onomastika Elkarteko buruak Arabako herri izenak izango ditu hizpide. Hamabitakoaren ostean Joseba Abaituak Arabako toponimiaren mendebaldeko euskararen berrikuntza zaharrak aztertuko ditu. Amaitze aldera, Rufino Gómez Demandako toponimo arabarrez solastatuko da eta hitzaldiei buru emateko José Antonio González Salazarencuentro_toponimiaberak buruturiko Cuadernos de Toponimia Alavesa funtsezko obraren esperientzia helaraziko digu honek 30 urte betetakoan. Topaketa ixteko eta lagunarteko bazkariaren aurretik Onomastika Elkartearen aurkezpen publikoa egingo da, bi urte lehenago bere lehen kimua ernatu zen leku berean hain juxtu ere. Matrikula dohainikakoa da eta bazkaria 15€ren truke gozatu ahal izango da. Detaile gehiago Aztarna elkartearenweb orrian eta izen-ematea orri berean edotaOnomastika Elkartearenean. Ez ezazue aukera galdu, bestela damutuko zaizue!
La Sociedad Vasca de Onomástica estará muy presente en el II. Encuentro de Onomástica que se celebrará en Amurrio el próximo 5 de noviembre. La asociación local Aztarna ha preparado, con la ayuda del Ayuntamiento de Amurrio, de la Diputación Foral de Álava y de nuestra sociedad, un interesante programa. Tras la apertura oficial del encuentro, David Peterson nos ofrecerá una introducción a la toponimia alavesa medieval. A continuación Ander Ros hablará sobre los denominados satznameny los nucleónimos en –zaha y –dui de la Reja de San Millán. Antes de la pausa del mediodía para repostar, el presidente de nuestra Sociedad Ricardo Cierbide analizará críticamente los nombres de población alaveses. Tras el hamabitakoJoseba Abaitua disertará sobre las innovaciones antiguas del euskera occidental en la toponimia alavesa. Para ir acabando el encuentro  Rufino Gómez platicará en torno a la toponimia alavesa de la Sierra de la Demanda y para poner el broche final a las conferencias José Antonio González Salazar evocará y compartirá la experiencia, 30 años después de su finalización, de sus fundamentales Cuadernos de Toponimia Alavesa. A modo de clausura y antes de una comida fraternal, se presentará públicamente la Sociedad Vasca de Onomástica, precisamente en el lugar donde 2 años atrás echó su primer brote. La matrícula es gratuita y se podrá disfrutar de la comida por 15€. Más detalles en la página web de Aztarna y la inscripción en esa misma página o en la propia de Onomastika Elkartea. ¡No dejéis pasar la oportunidad, no sea que os tengáis que arrepentir!